XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANBOTOKO ANDEREA Euskalerriko sorgiñik ospetsuena Anbotoko Anderea da.

Zuetako geienek ezaguna izango dezute Urkiola mendia.

Urkiola ingurutik ikusten diran mendi goitu eta zorrotzenetako bat Anboto mendia degu, Bizkaiko mendien artean goituen eta arriskutsuenetako bat.

Zeru garbia dagoanean ere, askotan, Anbotoko gaillurra laiñoz estalirik egoten da.

Antziña gaillurreko laiño ura aizeak eramaten zuanean, Anbotoko Mari bidai bat egitera ateratzen zan.

Andre sorgin onetaz kondaira asko daude: Batzutan emakume gaizto eta zitala agertzen ba dute ere, geienetan sorgin on eta maitagarria izan da, gizakiari beti laguntzeko prest.

Orain kontatuko dizuedan istoria, Zeanuri errian gertatutakoa da.

Zeanuriko baserri batean senar emazteak eta alaba bizi ziran.

Neskatilla oso langillea eta zintzoa zan, etxeko lanak egiten asko laguntzen zien gurasoei.